Real Sociedad Fundazioaren eguneko TXOKO SOLIDARIOA

ERREALAREN EGUNA Konposizioa 1 EU

parte hartzen duten erakundeak

Aztarna solidarioaren bila arituko gara "ibilbide espres"en bitartez. Eta hurbiltzen diren familiek, bertan parte hartuz gero, Errealaren kamiseten zozketan hartu dezakete parte.

 

   1.-Pausoka / Fasfi

  • *.-1.1-: PAUSOKA 10:00-13:45: Pausoka elkartea, behar bereziak dituzten haurren gurasoak osatutako elkartea da. Haurrei errehabilitazio integraleko terapiak eman, bere garapenean lagundu, bizi-kalitatea hobetu edota gaixotasunak sortutako endekapena arintzeko helburuarekin.

    Info+

  • *.-1.2-: FASFI 13:45-17:30: Jesusen Alaben Laguntza Solidarioa Fundazioa. 2003an sortutako gobernuz kanpoko erakundea da. Nazioarteko lankidetzan gizartearen parte-hartzea eta boluntarioak sentsibilizatzen, informatzen eta sustatzen ditu.

    Info+

   2.-GIPUZKOAKO DIABETES ELKARTEA

  • *.-2.1-: GIPUZKOAKO DIABETES ELKARTEA 10:00-17:30: Diabetesaren alderdi garrantzitsuenen irakaskuntza eta hedapena sustatzen du, eta zerbitzu espezifikoak eskaintzen dizkie diabetikoei.

    Info+

   3.-GIPUZKOAKO DYA

  • *.-3.1-: GIPUZKOAKO DYA 10:00-17:30: Larrialdia, erreskatea, prebentziozko osasun-estaldura, prestakuntza eta gizarte-laguntza ditu ardatz 1973tik.

    Info+

   4.-ASHA-KIRAN FUNDAZIOA

  • *.-4.1-: ASHA-KIRAN FUNDAZIOA 10:00-17:30: Indiako egoera zaurgarrian dauden haurrei maitasuna, arreta, segurtasuna eskaintzen die, azken batean, beren bizi-proiektua eraikitzeko aukera.

    Info+

   5.-GENE

  • *.-5.1-: GENE 10:00-17:30: Gipuzkoako Eritasun Neuromuskularren Elkartea. Gaixotasun neuromuskularrak dituzten pertsonen erabateko gizarteratzea, haien bizi-kalitatea hobetzea eta haien errealitatea gizarteratzea lortzeko lan egiten du.

    Info+

   6.-DISLEGI ELKARTEA/ TEL EUSKADI

  • *.-6.1-: DISLEGI ELKARTEA 10:00-17:30: Gipuzkoako Dislexia Elkartea. Helburua: dislexia duten pertsonei laguntzea, haiei eta haien familiei, baita eskola eta profesionalei, arreta, informazioa eta orientazio pertsonalizatua eskainiz.

    Info+

  • *.-6.2-: TEL EUSKADI 10:00-17:30: Hizkuntzaren nahaste espezifikoa duten familientzako laguntza-orientazioa ematea du helburu. Lenguaiaren funtzioekin lotutako arazoa duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin.

    Info+

   7.-CHERNOBILEN LAGUNAK

  • *.-7.1-CERNOBILEN LAGUNAK 10:00-17:30::1997 geroztik, Chernobil zentral nuklearraren ondoan zegoen Doviria (Ukraina) hiriarekin elkarlanean, eta hango adingabeen osasuna hobetzeko, zaintza-programak aurrera eramaten dituzte. Gaur egun, gainera, bere baliabide guztiak, eta are gehiago, aktibatu ditu, gerrak bere jarduera-eremuan dituen ondorioei erantzuteko.

    Info+

   8.-AGAER

  • *.-8.1-: AGAER 10:00-17:30: Informazioa zabaldu, kronikotasun pasiboaren aurka eragin eta gaixotasun erreumatikoak eragindako pertsonen bizitzan dituen ondorioak gizarteratu nahi ditu.

    Info+

   9.-ASGICER

  • *.-9.1-: ASGICER 10:00-17:30: Minbizia duten pazienteei eta haien familiakoei laguntza psikologikoa, afektiboa, materiala eta soziala ematen die.

    Info+

   10.-SOS ARRAZAKERIA

  • *.-10.1-:  SOS ARRAZAKERIA 10:00-17:30: Diskriminazio era guztien aurka eta pertsona guztien eskubideen berdintasunaren alde borrokatzen du. Kulturartekotasuna balio sozial eztabaidaezin gisa sustatzen du.

    Info+

   11.-GIPUZKOAKO KIROL EGOKITUEN FEDERAZIOA

  • *.-11.1-:  GIPUZKOAKO KIROL EGOKITUEN FEDERAZIOA 10:00-17:30: Kirol anitzeko federazio bat da, berdintasun-printzipiotik eta irisgarritasun unibertsalean oinarrituta, kirola egitearen aldeko oztopoak hausten dituena.

    Info+

   12.-CHERNOBIL ELKARTEA

  • *.-12.1-:  CHERNOBIL ELKARTEA 10:00-17:30: Kiev eskualdeko (Ukraina) haurrak aldi baterako familian hartzeko programak sustatzen ditu, Txernobileko hondamendi nuklearrak eraginda (1986). Gaur egun, gainera, baliabide guztiak, eta are gehiago, aktibatu ditu, gerrak bere jarduera-eremuan dituen ondorioei erantzuteko.

    Info+

ESpres zirkuituak: taldeak irabazten du!!!

Elkartasunezko 3 talde-ibilbide: trebetasun, logika eta abilezia era kooperatiboan. Ibilbideak informazio-puntuan hasten dira. 

Gizartea eraldatzeko trebatu zaitez eta parte hartu Real Soziedaeko jokalariek (emakumeak, zein gizonek) sinatutako lau elastikoren zozketan. 161 pertsona hartu zuten parte elkartasunezko ibilbideetan.

galeria

Real Sociedad 20220612 FACEBOOK.2
  Real Sociedad 20220612 FACEBOOK.5
Real Sociedad 20220612 FACEBOOK.9
Real Sociedad 20220612 FACEBOOK.13
Real Sociedad 20220612 1 27
  Real Sociedad 20220612 1 33
Real Sociedad 20220612 1 38
Real Sociedad 20220612 1 46
TOP